Nire bizitzan txikitatik Sukarrietak leku bat izan du. Dena hasi zen txikitatik nire amak bertan lan egiten zuenez ahal nuen heinean noizbait ikasle inbitatu bezala arratsaldeko tailerretara joaten nintzenean, edota berdina nire aita frantsez ikastetxeko bere ikasleekin joatea suertatzen zitzaionean, hor nengoen ni, pozarren tailerretan parte hartzeko prest. Geroago 6. Maila desiatua heldu zan eta oingoan ikasle ofizial bezala Mundakako eskolarekin URA proeiktuan zein bost eguneko egonaldi horretan biziki disfrutatu eta ikasi nuen, hainbesteraino eduki eta metodologia esanguratsu horiek egun memorian ditudala. Hemen konturatu nintzen nire amaren eta bertako irakasleen lana mirezten nuela eta hor hasi zan nolabait SESZko irakasle bihurtzeko ametsa. Amak urte horretan Sukarrieta itzi zuen eta oraindik gogoratzen naiz zein triste jarri nintzen jakinda ezingo nintzela urteetan berriz bertara bueltatu. Baina hara kasualidadea, hortik 7 urteetara praktiketako irakasle bezala nire amarekin bat Mundakako Eskolarekin juateko aukera izan nuela. Bueno, egia esan Unibertsitatean aste beteko “excedentzia” hartu eta boluntario bezala joan nintzen nire praktiketako ikasleak zihoazela aprobetxatuz. A zelako nostalgia polita, bbk-ko monitoreak aurkitzean edota tailer eta proiektuak berriz bizitzean. Kasu honetan itsasadar proiektuan murgildu nintzen baina oraingoan paper eta boligrafo batekin esku batean eta argazki kamararekin bestean (ikus bideoa) den dena nire memorian ondo gordetzeko asmoz. Puntu honetan konturatu nintzen SESZko irakasle izateko nire txikitako ametsa gero eta hurbilago zegoela, beraz irakasle izateko irakaskuntza horretan SESZen metodología inguruan oinarritu nintzen unibertsitateko hainbat lan burutzeko; URA proeiktu inguruko unitate didaktiko bat (ikus publikatuta), edota momenturarte egindako lan potente eta aberasgarriena; GRALa (ikus publikatuta). Lan honetan informazio gehiago hartzeko eta ikasteko intentzioarekin bigarren aldiz boluntario bezala aurkeztu nintzen Bakioko eskolarekin, oraingoan BASOA proiektua eta nire basoaren inguruan gehiago ikasiz. Honela ba, hemen nago, nire ametseko azken fasean ALTERNATIBAK bilatzen, guztiz KONTZIENTZIATUTA zuei KOMUNIKATZEKO SESZen proiektu paregabe honen parte izan nahi dudala.
Bideo zein beheragoko aurkezpentxo honetan SESZeko egonaldian egiten den programazio ederra (itsasadarra lan proiektukoa kasu honetan) erakustara eman nahi izan dut. Bertan astean zehar egonaldiko momentuak; lan proiektuko sekuentziak (planifikazio, ekimen desberdinak, autorregulazio momentuak,..) eta elkarbizitzako momentuak (ludotekan, jolastorduan, logelan, tallerretan, jantokian,..) islatzen ahalegindu naiz. Espero guk disfrutatu genuen beste, zuentzat ere opari bat izatea, egiten duzuen ikaragarrizko lan horretaz oroitzeko.
Era berean, zabalkuntzari begira, holako gehiago egiteko aukera izatea espero dut SESZko irakasle bezala, Sukarrietako hezkuntza eskuhartzeak duen potentzialitate horri dagokion merezimendua emateko.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario